Hotela
Landa-ostatu bat, Axpe - Atxondo kokagune txikian. 1815ean eraikitako baserri batek bere arbasoen esentzia mantentzen du Anboto eta Alluitz mendien magalean.
Ostatuak 11 logela ditu, horien artean logela bikoitzak, deluxe bat eta suite bat, guztiak baserria inguratzen duten menditara begira.
Bakarko logela
Euskadiko bihotzean kokatutako landa-gela, inguratzen gaituzten mendietara begira eta ingurune pribilegiatuan kokatua.
Egun lasaiez gozatzera nahiz negozioengatik gu bisitatzera etorri, banakako gela zure beharretara egokitzen da. Zure lanarekin jarraitu ahal izateko bereziki diseinatutako espazio bat du.
Logela bikoitza
Gure gela estandarra, inguratzen gaituen haranera ikuspegi zoragarriak dituena eta ohe bikoitza edo banakako bi ohe hartzeko aukera ematen duena.
Gure gela bakoitzak izaera bakarra eta berezia du, euskal kostunbrismoan eta kultura honetan errotuen dauden tradizioetan oinarritua.
Deluxe logela
Xarma berezia duen gela. Guztiek, gure fatxada nagusira ematen dute, Anboto mendira begira. Gure deluxe gelek eraikinaren jatorrizko habe-egitura kontserbatzen dute, eta izaera bakarra eta berezia ematen diote.
Suite-a
Ostatu esklusiboa, jende zorrotzenaren gozamenerako. Egongela txiki bat du, eta sofa bat ohean. Bi bainugela eta xarma berezi bat ditu, deskubritzea gustatuko litzaizukeena.